XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

26. Gizon gaiztoak Ez dira izutzen ezeren aurrean bere gaiztakerian. Errespeto handiko eta oso handiko pertsonen konfidantza gaizki erabiltzen dute, eta areago irri egiten diete gainera. Hona adibide bat!.

Kaikuetara heldu ginenean, alkateak itaundu zion hiriko atezainari: - Non bizi da hemen larrukin bat, handikientzat larrua lantzen duena?.

- Larrua handikientzat? - Bai errepikatu zuen Jonathan jaunak, larrua handikientzat!.

Baina erantzun luza gabe, bestela nire haserrea zure gainera etorriko da! Jakin behar duzu, Markako alkatea naizela!.

Izutu izan balitz bezala egin zuen atezainak.

- Nire jauna! hotsegin zuen, berori Markako alkatea baldin bada, joan bedi halako eta halako maixuarengana halako eta halako kalera, Kaikuetako beste puntan!.

Harako bidea argitu zigun, eta eskerrak eman genizkion.

Ze asmo zituen susmatu izan bagenu, ez genizkion, ez, eskerrak emango.

Hala, ba, joan ginen ezeren susmorik gabe halako eta halako maixuarengana, sartu ginen bere lantegian, eta harriturik ikusi genuen okin baten etxean geundela.

- Ederra egin dizue atezainak!- esan zuen okinak.

Gurean opila eta ogia aurkituko duzue, baina ez larrurik.

Ez bada, nik bat labean sartzen dizuedala.

Jonathan jauna guztiz haserretu zen: (...).